Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euskal blogarien bigarren topaketa

Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren sari-banaketa ere egingo da bertan

2017·03·24


Martxoaren 30ean ospatuko da Euskal blogarien bigarren topaketa. Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin antolatu du jardunaldia Euskararen etxean, Bilbon.

Atal ezberdinak izango ditu jardunaldiak, blogak izango dira oinarria eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira. Gainera,  euskal blogintzari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztuko dira: euskarazko blogen garapena, monetizazioa, publizitatea, hedabideen blogariak…

Hizlariak:

  • Antonio Ortiz, marketin arloko profesionala (WeblogsSL).
  • Jon Turrilas, EHU-ko irakasle eta abokatua.
  • Jurdana Acasusok, Azkue Fundazioko zuzendaria.

Mahai-inguruak:

Lehenengoa:

  • Dabid Martinez (Bai&By Fundazioa)
  • Urtzi Odriozola (Codesyntax)
  • Arkaitz Sukuntza (TaPuntu)
  • Eli Garcia (MU)

Bigarrena:

  • Gorka Julio (Talaios Kooperatiba),
  • Haritz Rodriguez (Blog on Brands),
  • Iñigo Arandia (Kaixomaitia),
  • Aida Solores (Arteman komunikazioa)
  • Ixabel Bereziartua (Argia)

Bukatzeko, sari-banaketa izango da.

Informazio gehiago