Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Eskola kiroleko monitoreentzako ikastaroa

Ikastaroa, onlineko 20 eskola-orduz eta 12 orduko praktika-aldi tutorizatuaz osatuta dago.

2017·01·17


Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Eskola Kiroleko Monitoreak izeneko ikastaroaren 7. edizioa antolatu dute, nagusiki, lehiaketetan parte hartzen duten taldeen edo kirol ekintzetan hasi berriak diren taldeen arduradun teknikoak trebatzeko helburuarekin.

Eskola kiroleko programaren lehiaketetan parte hartzen duten taldeen arduradun izan eta kirol alorrean bestelako titulaziorik ez dutenentzat da. Ikastaroa, onlineko 20 eskola-orduz eta 12 orduko praktika-aldi tutorizatuaz osatuta dago.

Gutxieneko baldintzak:

  • Gutxienez 16 urte beteta izatea.
  • Gutxieneko ikasketak: DBH.
  • Hezkuntza fisikoarekin edota kirol hezkuntzarekin zerikusia duen titulaziorik ez izatea eta arlo horretako ikasketak egiten ez aritzea.

Kostua: 50 €

Edukiak: Ikastaroak bi atal izango ditu. Bata, teorikoa izango da, on-line, eta 4 aste iraungo du (20 ordu teoriko). Bestea,berriz, praktikoa izango da.

Epea: urtarrilaren 16an epea ireki eta urtarrilaren 29a arte luzatuko da.

Informazio +