Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Entitateentzako deialdia: Auzolandegiak 2016

Deialdi honetara aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko entitate publiko nahiz pribatuak.

2015·11·18


Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...).

Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela:

"hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez."

Auzolandegiak, ahal dela, uztailean-abuztuan egingo dira.

Eskabideak aurkezteko:

  • Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz)
  • Herritarrentzako Arretarako Guneko bulegoetan (Zuzenean),edota 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
  • Agindua, 2015eko azaroaren 11koa (pdf, 217 kb) ( EHAA, 2015eko azaroaren 16a)

Iturria:

Gazteen Euskal Behatokia (2015/11/17)

EuropaPress (2015/11/10)

Auzolandegiei buruzko informazio orokorra