Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala jardunaldia

Honen helburua da aniztasun funtzionala duten Euskadiko gazteek lan bat aurkitzeko dituzten arazoei eta, behin lan bat aurkitzen dutenean, lan-baldintzen problematikari buruzko hausnarketa bultzatzea

2017·04·28


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) jardunaldia antolatu du. Maiatzaren 10ean izango da Bilbon, 16:30etik 19:00etara. Honen helburua da aniztasun funtzionala duten Euskadiko gazteek lan bat aurkitzeko dituzten arazoei eta, behin lan bat aurkitzen dutenean, lan-baldintzen problematikari buruzko hausnarketa bultzatzea.

Hainbat gizarte agente izango dira bertan gaia jorratzeko. Jardunaldiak 2 zati izango ditu: mahai ingurua izango da lehenengo eta, ondoren, partaidetzazko dinamikak egingo dira bertan dagoen jendearekin.

Izen-ematea: maiatzaren 9a baino lehen hemen 

Informazio interesgarria:

  • Non? Bilbo. Boluntaren Areto Nagusia (Zabalbide kalea, 1)
  • Noiz? Maiatzak 10
  • Ordutegia: 16:30-19:00
  • Telefonoa: 945.22.06.01
  • Emaila: bizibaldintzak@egk.org

Informazio gehiago: http://egk.eus/eu/enplegua-gazteria-aniztasun-funtzionala/