Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Elgoibarko gaztelekurako hezitzailea eta Izarra elkarteko aisialdirako koordinatzailea behar dira

Curriculumak aurkezteko azken eguna irailaren 18a da

2016·09·13


Elgoibarko Izarrak, gaztelekuan lan egiteko hezitzailea behar du, baita Izarra elkarteko aisialdi sailean koordinazio-lanak egiteko pertsona bat ere. Lanpostura aurkezteko beharrezkoa da begirale-titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea. Honakoak dira lanpostu bakoitzaren xehetasunak:

Koordinatzailea:

Betebeharrak:

  • Begirale-titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea.
  • Ahozko eta idatzizko euskara maila altua izatea.

Baloratuko da:

  • Aisian lan-eskarmentua izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Antzerki-teknikei buruzko prestakuntza izatea.
  • Hezkidetzaren inguruko prestakuntza izatea.
  • Parte hartzeko teknikei buruzko prestakuntza jasota izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • Informatika eta teknologia berriei buruzko ezagutza izatea.
  • Elgoibarkoa izatea.

Kontratu mota:

  • Amatasun baimen baten ordezkapena.

Kontaktua:

  • Curriculumak AURKEZTEKO epea: irailaren 18a, igandea.
  • Ubitarte 4, behea. 20870 ELGOIBAR
  • atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus (Naiara) 943 741 626
  • Mezuaren gaia: koordinatzailea

 

Gaztelekurako hezitzailea:

Betebeharrak:

  • Gizarte Hezkuntzako, Gizarte Laneko,  Gizarte Zientzietako edo antzeko erdi nahiz goi mailako titulazioa izatea.
  • 3. hizkuntza eskakizuna, EGA edo titulu baliokideren bat.

Baloratuko da:

  • Hezkuntza-premia berezietan eskarmentua izatea.
  • Aisian lan-eskarmentua izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Nerabezaroaren eta nerabeen errealitatea ezagutzea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • 4. hizkuntza eskakizuna izatea
  • Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko goi mailako unibertsitate titulazioa izatea.
  • Espezializazio-ikastaroak eginda izatea
  • Informatika eta teknologia berriei buruzko ezagutza izatea.
  • Elgoibarkoa izatea.

Kontratu mota:

  • Asteburuetako lana (astean 8 orduko kontratua).
  • Urtebeterako lan-kontratua.

Kontaktua:

  • Curriculumak aurkezteko epea: irailaren 18a, domeka
  • Ubitarte 4, behea. 20870 Elgoibar / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus
  • Mezuaren gaia: gaztelekua