Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Edozein espazio Gune Anitza bihurtzeko pauten liburuxka

Berdintasunaren eta aniztasunaren aldekotasuna era positiboan lantzeko liburuxka.

2017·07·12


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak uztailean aurkeztu berri du Gune Anitza zigiluaren oinarri izango den dokumentu berria: Gune Anitza: Erronkak errealitate bilakatzeko liburuxka. Liburuxka honen helburu nagusia da gaiarekiko konpromisoa garatu nahi duten eta barne-baliabide urriak dituzten elkarte, talde eta espazio desberdinak animatzea.

Zer dira Gune Anitzak?

Aniztasunaren balorea beraien egituran nahiz proiektuetan zeharka txertatzeko konpromisoa hartua duten guneak dira. Alegia, identitate, izaera eta orientazio aniztasuna bultzatu, sustatu eta defendatzen duten espazioak eta LGTBI+fobiari, matxismoari nahiz berdintasuna urratzen duen beste edozein gorroto motari aurre egiten dioten espazioak.

Liburuxka deskargatu