Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Donostia Robotics & Videogames ekitaldiak haurrentzat

Ekitaldia abenduaren 17an egingo da Tabakaleran. Parte-hartzea doakoa da.

2016·12·15


Ekitaldia abenduaren 17an egingo da Tabakaleran. Tailerrez eta jarduera ludikoz osatutako jardunaldi bat izango da, eta bertaratuek modu dibertigarrian ezagutuko dituzte teknologiek dakartzaten aukerak sorkuntza proiektuak garatzeko. Robot bat lehen aldiz programatzea, led argiekin efektuak sortzea…

Ekitaldia 4 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta adin tarte bakoitzarentzat bereziki diseinatutako jarduerak izango ditu.

  • Kids & Techs tailerra izango dute, 4 eta 6 urte bitartekoek. Jarduera horrekin programazioaren mundura hurbilduko dira, tresna sinple eta intuitiboak erabiliz.
  • Donostia Robotics & Videogames Tailerra 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.  Minecraft jokoarekin eraikitzen ikasteko, non Battlebuilding trebetasun txapelketak egingo baitira, eta haurrei zuzendutako beste tailer bat, robotak programatzen ikasteko.
  • Micro: bit tailerrak,  9 eta 15 urte artekoentzat. Micro:bit plakarekin esperimentatzeko tailer bat antolatuko da. Micro:bit kostu baxuko mikro-ordenagailu bat da, Europako herrialde askotako eskoletan erabiltzen dena sormenezko proiektu teknologikoak garatzeko.

Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da ekimenaren web orrian, leku kopurua mugatua delako eta interes handia pizten duelako familien artean.

Informazio +