Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Pedalei eraginez Europa zeharkatu nahi duten 10 lagunen bila dabil Donostia 2016

BIZIZ proiekturako Europan zehar gidari izateko hautagaien aukeraketa. Donostia 2016

2015·12·04


Deialdia egiten duena: Donostia 2016 Fundazioa

Edukia:

  • BIZIZ proiektua, Europan barrena aldi berean 5 ibilbide egitean datza; ibilbide bakoitzak 3.000 km ditu. Ibilbideak 2016ko ekaina eta iraila bitartean egingo dira eta bakoitzean bizi-taxi 1, zama-triziklo 1 eta bizikleta elektriko 1 erabiliko dira.  
  • BIZIZ, Donostia 2016 Europar Kulturaren Hiriburua programako Bizitzaren Itsasargia enbaxada ibiltarian dago kokatuta. Misioak kontinenteko bizitza-estiloen aniztasuna erregistratzeko diseinatu dira, eta 2016aren erdialdean ekingo diote bidaiari, Europako zenbait hiritan zehar: Las Palmas, Atenas, Kopenhage, Konstantza eta Kaliningrad. Horiek dira, hurrenez hurren, arkitekturari, gastronomiari, bioaniztasunari, komunitateari eta sexualitateari eskainitako ibilbideen abiapuntuak.

Epea: 2015/12/10

Kontaktua: Donostia/San Sebastián Europako Kultur Hiriburua 2016 Easo kalea, 43 20006 Donostia

Informazio +