Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Diseinatzaile gazteen lan-poltsa EGKn

2016. urtean zehar izango diren lanak egiteko lan-poltsa izango da

2016·01·19


Euskadiko Gazteria Kontseiluak deialdia egin du diseinatzaile gazteen lan-poltsa sortzeko. Asmoa da, aurrekontu zehatzak adostuz, diseinu-arloan egingo diren lan guztien banaketa egitea. Ondorioz, derrigorrezkoa izango da parte hartzen duten pertsonek edo enpresek fakturatzeko gaitasuna izatea.

Hauek dira 2016an EGK-k beharko dituen lanak diseinuaren arloan (portfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira):

  • Sortzen ari den webgune berriaren elementu grafikoak.
  • Logotipoaren eta irudi korporatiboaren erabileraren garapena.
  • EGKren 30. urteurrenaren euskarri grafikoak.
  • EGKren ekintzen zabalpenerako euskarriak: kartelak, esku-orriak, liburuxkak...

18-30 urte bitarteko gazteak izatea baloratuko da, eta enpresen kasuan, pertsona gazteez osatuta egotea. Euskaraz eta gaztelaniaz lan egiteko gai izatea ere kontuan izango da. Interesa dutenek curriculuma eta portfolioa aurkeztu beharko dute komunika@egk.org  "diseinatzaile gazteak" gaia zehaztuz. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a izango da, eguerdiko 12.00etan.

Kontaktua:

  • 943 429767
  • komunika@egk.org  Iñaki Goikoetxea, EGKren komunikazio-teknikaria
Informazio gehiago