Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bide Berriak lehiaketa

Helburua da elikadura-burujabetzaren inguruko informazioa, gogoeta eta eztabaida gure gizartean sustatzea.

2015·11·03


Bide Berriak kartelaBizilur-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundeak eta EHNE-Bizkaia Nekazarien Sindikatuak antolatu dute, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Hands on the Land for Food Sovereignty-ren (Eskuak Lurrean Elikadura-burujabetzarako)  laguntzarekin.

BideBerriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentalean oinarriturik dago. Gaia da gure lurra, ura, haziak, abereak eta biodibertsitatea erabiltzeko eta kudeatzeko eskubidea; elikadura –burujabetza oinarri hartuta, adierazpen artistikoak egitea , kontzientzia kritikoa sortzeko.

Lau kategoria daude: ilustrazioak, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta narratiba-kontaketak. Ez dago parte-hartzaile bakoitzerako, ez kategoria bakoitzerako lan kopuru mugarik. Lehiaketari ez dagokion gairen bat lantzen duten lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Honakoak dira gai nagusiak:

  • Elikadura-burujabetza eta klima-aldaketaren aurkako borroka
  • Agroekologia edo ekoizpen-eredu jasangarriak
  • Elikadura-burujabetza eta kontsumoa
  • Nekazarien borrokak eta herri-jakintza
  • Feminismoa eta elikadura-burujabetza

Parte hartzeko www.bideberriak.eus/lehiaketa webgunean izena eman behar da. Epea urriaren 23tik azaroaren 15era bitartekoa da. Epaimahaia baserritarrek eta aipatutako kategorietako profesionalek osatuko dute. Irabazleak, azaroaren 23an, webgunearen bidez jakinaraziko dira.