Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Beldur Barik programaren edizio berria

Gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatu nahi ditu programak

2015·09·24


Programa hau urtero egiten da. Emakundek bultzatzen du, euskal erakunde guztien laguntzarekin.  12-26 urte bitarteko gazteentzako ikus-entzunezko lehiaketarekin ireki da, hau da hain zuzen programaren ekintza nagusienetako bat.

Partehartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat).

Helburua da jarrera eta jokabide sexisten eraldaketarako espazio positibo eta erreferentea sortzea, non kultura matxistarekin hausten duten pertsona eta ekimenak ezagutzera ematen diren.

Informazio gehiago