Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Azken egunak Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko!

Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 9a da. Aurtengoa 7. edizioa da eta 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte har dezakete.

2016·11·02


Emakundek antolatutako lehiaketa da eta, laguntzaileen artean, Gipuzkoako Foru Aldundia dago. Helburua da emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzea, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzen laguntzea.

Nola hartu daiteke parte?

Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe, ikasgela edo elkarte gisa. 2 kategoria daude:

  • 1. kategoria: 12 – 17 urte
  • 2. kategoria: 18 – 26 urte

3 proiektu aurkeztu daitezke pertsona edo talde bakoitzeko. Bideoek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez, bukaerako kredituak barne.

Lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 9a da. Lan sarituak ezagutzera emango dira azaroaren 26an, URIBE-KOSTAKO URDULIZ (Bizkaia) udalerrian ospatuko den Beldur Barik Topaketan.

Bideoa egin dut, zer egin behar dut lehiaketara bidaltzeko?