Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Banco Santander Fundazioaren sorkuntza artistikoko saria gazteentzat

18-36 urteko gazte artistentzat da lehiaketa

2016·09·16


Banco Santander Fundazioak eta Open Studio plataformak lehiaketaren IV. edizioa aurkeztu dute. Helburua da gazteen artean sorkuntza artistikoa indartzea.

Open Studio-k 10 hautagai aukeratuko ditu eta, urriaren 10ean epaimahaiarekin Banco Santander Fundazioan elkarrizketa pertsonala izan ondoren, horien artetik irabazlea aukeratuko da. Honek  aukera izango du Noestudiok Madrilen dituen bi arte-espazioetako batean lana egiteko (gehienez 3 hilabetez). Gainera, 3.000 euro jasoko ditu sorkuntza-produkziorako eta Noestudioren baliabideak erabili ahal izango ditu, bai teknikoak, bai pertsonalak.

Nola parte hartu?

Hautagai bakoitzak bere obren dosierra aurkeztu beharko du (20 orrialde gehienez). Bertan datu pertsonalak, lanaren “statement”-a, obraren irudiak eta motibazio-eskutitza ere erantsiko ditu. Dokumentua pdf formatuan aurkeztu beharko da eta, gehienez, 6 Mega izango ditu. NAN agiriaren fotokopia ere aurkeztu beharko da.

Nora bidali lana?

Parte hartzeko dokumentazioa premio@openstudio.es helbidera bidali behar da, ondorengo gaia azalduz: “Premio a la Producción Artística Fundación Banco Santander”.  Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 3a izango da (gaueko hamabietan) eta sari-banaketa urriaren 11n.

Informazio gehiago