Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Badator HuheZinema Lehiaketa!

Parte-hartzaileek Euskal Herrian erroldatuta egon behar dute, eta edozein hizkuntzatan egindako filmak aurkez ditzakete, baina euskarazko edo gaztelaniako azpidatziekin. Generoa: animazioa, fikzioa, dokumentala, zinema esperimentala.... Iraupena: gehienez 30 minutu.

2015·02·05


 

Huhezinema 2014 kartela

Euskal Film Laburren Jaialdi honen zortzigarren edizioa 2015eko apirilaren 28tik 30era bitartean ospatuko da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Huhezinema freskotasunez dator, ikus-entzunezko bederatzi ikaslek osatzen duten lan-talde berriarekin eta Iban del Campo irakaslearen urteroko laguntzarekin.

Edizio honetan sari hauek egongo dira:

  • Sail Ofizialeko sari banaketa bestelako modu batean egingo da aurten: finalista bakoitzak 200€ko saria jasoko du.
  • Epaimahai ofizialak Goiena Saria (+800€)
  • Jaialdiko ikusleek Publikoaren Saria (+200€) 
  • Jaialdiko ikasle antolatzaileek Aktore Onenaren Saria (+100€).

Lehiaketak irekita daude, eta lanak bidaltzeko epea 2015eko martxoaren 17an amaituko da. Dagoeneko lehiaketa bakoitzaren oinarriak kontsulta ditzakezu webgunean.