Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Auzolanetan antolatuko gazteen proiektuentzako diru-laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko uztailaren 7a

2017·06·21


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak diru-laguntzak eskaintzen ditu, Izango Zara programaren barnean, auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako. Lankidetzako eta boluntariotzako proiektuen arloan dauden beka hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoi laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.

Proiektuak gutxienez 3 kidek osatutako taldeek aurkeztu beharko dituzte, baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n 18 urte beteta badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte. Eta ezin dute enpresa edo elkarte moduan eratuta egon.

Proiektuek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

1. Irabazi asmorik gabeko proiektuak izatea.

2. Urtebetean garatzekoak izatea.

3. Hurrengo arloren batean edo batzuetan oinarrituta egotea. Erreferentzia gisa:

a) Proiektu artistikoak edota kultural komunitarioak.

b) Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna oinarrituak.

c) Genero-berdintasunean, euskaran, kulturartekotasunean, elkartasunean eta beste alorretan oinarrituak.

Oinarriak ezagutu nahi badituzu egin klik hemen.

Proiektu bat aurkeztu nahi duzu?

Egin zure eskaera!