Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aukeratu dira jada Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 programako irabazleak

Aurten ere parte-hartzea oso arrakastatsua izan da. Guztira, 109 artistak eman dute izena: 76 musikan eta 33 arte eszenikoetan.

2017·03·08


Katapulta Tour Gipuzkoa ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Buenawista Prolleckziom`s kultur esparruan aspalditik lanean ari diren profil askotako musikarien elkarteak sustatu dute. Hautatutako talde eta artistek beren lanak aurkeztu ahal izango dituzte Gipuzkoan zehar, zirkuitu honi esker.

Programaren helburu nagusiak honako hauek dira, besteak beste: artista hasi berriei, gazteei bereziki, aukerak ematea; musikaren eta arte eszenikoen arloan hemengo talentua sustatzen laguntzea; kultur programazio egonkorra duten espazioak duten garrantzia nabarmentzea; eta kultur arloa dinamizatzea.

Aurtengo nobedade gisa, Gaztemaniak programan ere musika emanaldiak egongo dira eta, horri esker, aukeratutako taldeek aukera izango dute hasierako artista moduan parte hartzeko. Gainera, Jazzaldian ere hemengo taldeen saioak ikusteko aukera izango da.

Oraingoan, guztira, 76 musika-talde eta arte eszenikoetako 33 talde aurkeztu dira. Horietatik guztietatik 4 musika-talde aukeratu dira, batetik, eta arte eszenikoetako 4 artista, bestetik.

Programa honek hautatutako artistei honako aukera hauek eskaintzen zaizkie, Gipuzkoa osoan beren lanari oihartzuna emateaz gain:

  • Gipuzkoan hiru emanaldi egiteko aukera.
  • 400 euroko ordain ekonomikoa emanaldi bakoitzeko.
  • Artistaren edo proiektuaren sustapen-bideoa grabatzea, Katapulta Tour Gipuzkoak aukeratutako artisten kasuan.

Honako hauek dira hautatuak:

MUSIKA

ARTE ESZENIKOAK