Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian Euskadiko ikastetxeetako ikasleentzat

DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleek udan Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza.

2017·11·08


Deialdia egiten duena: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Baldintzak:

  • Aurreko ikasturtean 7 puntuko gutxieneko nota lortu behar da eskatutako hizkuntzan/hizkuntzatan, eta 16 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu behar da aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.  
  • Eskatzen den plazari dagokion edo dagozkion hizkuntzak ikasiak izan behar ditu eskaera-dataren aurreko bi urteetan, eta ikasketa horrek, azken urtean, funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egina izan behar du.  
  • Epe barruan egin behar du plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena.  
  • Aurreko urteetan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazetan, zehazki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deitutakoetan parte hartu ez izana, salbu eta Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.  
  • Beranduenez, 2018an bete behar dituzte 19 urte.

Edukia: Deialdiaren xedea da 533 plaza deitzea Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan, egonaldi eta ikastaroak egiteko 2018ko udan, hurrengo artikuluan zehazten denaren arabera. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

Epea: 2017/12/04

Kontaktua:

Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz  

Andia, 13 Donostia-San Sebastián  

Gran Vía, 85 Bilbao   Telefonoa: 012

Iturria: 2015-10-22ko 201. EHAA.

Informazioa +