Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Apirilak 15-22 bitartean ospatuko da Donostiako Giza Eskubideen XIV . Zinemaldia

Inoiz baino nazioartekoagoa izango da Donostia 2016k antolatutako ekimen bereziei esker

2016·04·15


Donostiako udalaren giza eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatzen dute eta 40 film baino gehiagok parte hartuko du. Filmaz gain, beste hainbat ekintza izango dira egun hauetan zehar; hitzaldiak, mahai inguruak, erakusketak…

Donostia 2016 programaren parte bezala, Zinemaldiaren astean zehar Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketa ospatuko da hirian. 30 gazte izango dira guztira, hemen ingurukoak 7,  19 Europakoak eta 4 Mendebaldeko Saharakoak.

Badira hainbat berrikuntza, aurten film gehiagok izango dituzte gorrentzako azpitituluak eta solasaldi batzuetan zeinu-hizkuntzaren interpreteak izango dira. Gainera, lehen aldiz, ikusmen-arazoak dituztenentzako audio-deskribapen sistema duten bi film izango dira zinemaldian.