Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiak eta Euskadiko Gazteria Kontseiluak hitzarmena sinatu dute gazteen partaidetza bultzatzeko

Etxebizitza, lan-prekarietatea edo berdintasuna jorratuko dira

2016·10·06


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak  eta Euskadiko Gazteria Kontseiluak lankidetza hitzarmena sinatu dute gazteek Eusakdiko garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte har dezaten errazteko. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gazteek Euskadiren garapenean parte hartzea errazten duen organo aholku-emailea da, legez, eta baita Erkidegoko administrazio publikoen aurrean gazteei buruzko gai guztientzako solaskidea ere.

Lankidetza-hitzarmen horren bidez, EGK honako hauez arduratuko da:

  • Gazte-elkarteen eta elkarte batekoak ez diren gazteen ekarpenak eta gomendioak jaso, Aldundiak erantzun ahal izateko.
  • Gipuzkoako astialdiko elkarteei eta eskolei laguntza eman, Astialdi Foroa ekimenaren bitartez.
  • Hezkuntzaren alorrean gazteek dituzten kezkei buruzko eztabaida sustatu.
  • Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa babestu, bereziki gazteen kasuan.
  • Gazteen lan-prekarietateari buruz sentsibilizatu eta prebenitu.
  • Gaztematikan (Gipuzkoako Haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sisteman) lantzen ari diren Gazteentzako Balio Anitzeko Zerbitzuaren (GZ) definizioan parte hartu.

 

Gazteriaren Kontseilua/Consejo de la Juventud