Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Administrazio eta kudeaketa teknikaria EGKn

Lanpostua gutxienez 4 hilabeteko baxa baterako ordezkapena da, Bilbon

2016·07·08


Lanpostua gutxienez 4 hilabeteko baxa baterako ordezkapena da, Bilbon. Hona hemen lanaren hainbat ezaugarri:

  • Kontabilitatea kudeatzea
  • Kontabilitate-idazpenak kudeatzea.
  • Urteko aurrekontua prestatu eta segimendua egitea.
  • Diru-laguntza eta hitzarmen-aurrekontuak egitea eta segimendua egitea.
  • Memoria ekonomiko orokorra prestatzea.
  • Lan-arlo guztiei laguntza ematea.
  • Langile berriak kontratatzerakoan administrazio-kudeaketa egitea

Lanposturako betebeharreko ezaugarri batzuk:

  • Administrazio- kudeaketako titulazioa edo goi-mailako ikasketak izatea.
  • Kontabilitateari buruzko ezaguera handia izatea ezinbestekoa da.
  • Contaplus-aren gaineko ezaguera handia izatea ezinbestekoa da.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko gaitasun handia.
  • Informatika-ofimatika eta teknologia berrien ezaguera altuak.

Epea: uztailaren 12an, eguerdiko 12.00ak arte.

Helbidea: egk@egk.org helbidera bidali / Gaian "administrazio-teknikaria" idatzi.

Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_ADMINISTRAZIOA.pdf/doc.

Informazio gehiago