Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

#Gipuzkoaactivehacking: eman beste erabilera bat zure herri/hiriko espazio publikoei

Gazteentzako proiektua da, kirola eta irudimena uztartzen dituena, hiri eta herriko espazio publikoak berrinterpretatuz.

2017·03·15


Zer da Active Hacking?

Active Hacking Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako egitasmoa da. Bere xedea da Gipuzkoako hiri eta herriak espazio aktibo bilakatzea, kirola eta irudimena uztartuz. Horretarako, gazteek proiektuak aurkeztuko dituzte herriko espazio publikoak berrinterpretatuz eta jolas aktibo propioak diseinatuz. Proiektuak era askotakoak izan daitezke, beti ere etxeko tresnekin eginak. Adibidez, tenis-zelai bat sortzea, kaleko jarleku bat eta soka puska bat erabiliz.

Nork parte hartu dezake?

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekimen hau. Taldean parte hartu beharko da, gutxienez, 4 pertsonako taldean.  

Nola parte hartu?

Maiatzak 6a arte: Active Hacking Gipuzkoan

  • Gazteek haien herri/hiriko espazio bat aukeratuko dute.
  • Jolas aktiborako edo kirolerako eremu bat diseinatu eta martxan jarriko dute.
  • Bertan jolastuko dira
  • Diseinu-prozesu osoaren eta jolasaren azalpenak, irudiak eta bideoak #gipuzkoaactivehacking traolarekin zabalduko dituzte Twitter, Facebook eta Instagram erabiliz.
  • Epaimahaiak 5 proposamen hautatuko ditu. Maiatzak 6tik aurrera, antolatzaileak talde aukeratuekin harremanetan jarriko dira esku-hartzeen berri emateko baliatu diren sare sozial berberak erabiliz.

Maiatzak 20: Gipuzkoa Active Hacking eguna

  • Hautatutako proiektuak Donostiako espazio desberdinetan aplikatuko dira.
  • Gipuzkoa Active Hacking egunerako hautatuak izan diren taldeetako kideen bidaia gastuak eta dietak ordaintzeko helburuz, 300 € emango zaizkio talde bakoitzari.

Informazio gehiago