Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiak, haur, nerabe eta gazteentzat antolaturiko aurtengo udako kanpaina

Anima zaitez udalekuetan parte hartzera! Izena emateko epea martxoaren 20tik 30era da. Gainera, informazio eguneratua nahi baduzu, gipuzkoangazte.eus webgunean aurki dezakezu.

2017·03·15


Aurten ere, urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri du Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren udako kanpaina, ohiko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programekin. Udalekuen kasuan, 1.065 plaza eskaintzen ditu, eta horietatik 15 Atlantiar Pirinioetako neska-mutilekin trukea egiteko izango dira. Gainera, plaza horien %5 Hezkuntza Premia Berezia dutenentzat gordetzen dira. Gazteentzako, berriz, 357 plaza eskaintzen dira Gipuzkoan eta horien artetik 15 izango dira Atlantiar Pirinioetako neska-mutilekin trukea egiteko. Hiru aldundien artean, guztira, 4.992 plaza dituzte, hau da, iaz baino 473 gehiago.

 

UDALEKUAK

Haurra edo nerabea bazara eta 7-13 urte bitarte badituzu, jadanik ez duzu aitzakiarik etxean gelditu eta aspertzeko. Izan ere, zure lagunekin udalekuetara joateko aukera daukazu. Han, jolastu, ondo pasa eta gozatu ahal izango duzu eta, gainera, jende asko ezagutu eta beste batzuekin bizitzen ikasiko duzu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten 1.065 plaza eskaintzen ditu “Udalekuak” kanpainan. EAEko hiru aldundiek antolatzen duten programa honen helburua da elkarrekin bizitzen ikastea, jolasaren eta dibertsioaren bidez, autonomoagoak izaten ikasteko leku bat eskaintzea. Atlantiar Pirinioetako haur eta nerabeekin egingo den trukean parte hartzen baduzue, gainera, frantsesez hitz egin eta mugaren bi aldeetako beste neska-mutil batzuekin bizitzeko aukera izango duzue.

  • “Udalekuak” programari buruzko informazio gehiago: hemen

GAZTE OPORRALDIAK

Bestalde,14-17 urte arteko gaztea bazara, anima zaitez Gazte Oporraldiak izeneko udalekuetan izena ematera! Aukera paregabea duzu atzerrira bidaiatzeko. Izan ere, eskaintzen diren plaza guztietatik 15 Atlantiar Pirinioetara joateko dira. Bertan zure frantsesa hobetzeko aukera izango duzu, eta baita lagun berriak egiteko ere.

Ez pentsatu asko eta anima zaitez esperientzia hau bizitzera!

Aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak 357 plaza ditu, eta jarduera guztiak 7, 10 eta 12 eguneko oporraldietan banatuta egongo dira, uztailean eta abuztuan. Horietatik, 170 plaza euskarazko txandetakoak dira.

Gipuzkoako gazteek, gainera, arte eszenikoen eta, zehazki, antzerkiaren inguruan antolatu diren udalekuetan parte hartu ahal izango duzue, gazte nafar eta arabarrekin batera, Hondarribian.

 

  • “Gazte Oporraldiak” programari buruzko informazio gehiago: hemen