Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

5. Txikijazz Donostian

Uztailaren 22, 23 eta 24ko goizetan Kursaaleko terrazan.

2017·07·19


Uztailaren 22, 23 eta 24an Txikijazza ospatuko da, Donostiako Jazzaldiaren programaren barruan. Espazio honen helburua da familiek eta haurrek musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera izatea.

Programatutako jarduerak 0-11 urte bitarteko haurrentzat eta familientzat dira eta euskaraz izango dira. Jolasten, marrazten edota eskulanak egiten dituzten bitartean, kontzertuez ere gozatu ahal izango dute.

Iaz Txikijazz Band jarri zen martxan, 10-14 urte bitarteko 13 musikarik osatuta. Aurten, berriz, harago joan nahi izan dute eta Txikijazz Big Band sortu dute, kide, abesti eta denbora gehiagorekin. 50 kide inguru dira, 10-14 urtekoak (14-18koak kontrabaxuan eta saxo baritonoan). Honako instrumentu hauekin osatu dute taldea: bateria, gitarra elektrikoa, baxua, piano edo teklatua, tronpeta, tronboia, saxoa, ahotsa eta kontrabaxua. Martxotik daramate lanean uztailaren 23an eguerdiko 12:30ean emango duten kontzerturako.

Txikijazza doakoa eta irekia da, eta Kursaal Auditorioko terrazan izaten da.