Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

40 beka atzerrian lan egiteko

Kazetaritza, ingeniaritza, politika-zientziak, giza zientziak eta abarretarako dira bekak

2016·09·30


Donostiako sustapen-arloak martxan jarri du eta lanbide-esperientziarik ez duten eta langabezia-egoeran dauden 30 urtetik beherako gazteen kontratazioa du xede. Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat izango dira. Ekimena Ikertu programaren barruan kokatzen da, eta bere helburua da Donostiako gazteentzat lan-munduan esperientzia handitzeko aukerak sortzea.

Aukeratutako pertsonek Zelanda Berrian, Alemanian, Txilen, Kroazian, Korean, Italian edo Mexikon egin ahal izango dute lana. Bekak 6 hilabeteko iraupena izango du eta bekadunak 1.358 € jasoko ditu hilean.

Zeintzuk dira beka eskuratzeko betebeharrak?

  • Diplomatura, lizentzia edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa izatea.
  • 2016ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea.
  • Donostian erroldatuta egotea, gutxienez, urtebetez jarraian, 2016ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian praktikak eginez 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituzten beste bekaren baten onuradun ez izatea.
  • Kasu guztietan ingeles-maila altua (C1) izatea eta helmuga-herrialdeko hizkuntzan ere maila altua izatea beharrezkoa den kasuetan. Horretarako, ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, beka eskuratzeko hautagaiaren ezagutza zehaztearren.
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazio- eta zigor-arloan zigortuta ez egotea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

 

Izena emateko epea 2016ko irailaren 28an hasten da eta 2016ko urriaren 21era arte luzatuko da. Bekadunen irteerak 2017ko urtarriletik aurrera hasiko dira.

Interesaturik dauden gazteek www.fomentosansebastian.eus izena eman behar dute. Behin izena emateko prozesua amaituta, martxan jarriko da hautagaiak hautatzeko prozesua.

Kontsultatu beken zerrenda

Informazio gehiago