Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hemen da, 2016ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programan

2016ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programan parte hartzeko aukera ireki da. Erabaki, gauzatu eta gozatu

2015·12·23


Deialdia egiten duena: Eusko Jaurlaritza. Gazteria eta Kirol Zuzendaritza 

Baldintzak:

a) 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoa betez.  

b) 1986 eta 1993 artean jaio izana, bi urte horiek barne.  

c) Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.

Parte-hartzaile kopurua : 100 gazte, gehienez jota.  

Helburua: Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagut ditzakete ekintza horiek.  

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.  

Eusko Jaurlaritzaren kontura:

  • Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).  
  • Bisa.
  • Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.  

Epea: 2016/02/21

Kontaktua: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz  

Telefonoa: 012o M

Iturria: 2015-12-21eko 242. EHAA.

Posta Elektronikoa: gazteria-lankidetza@ej-gv.es

Informazioa +