Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

“Udaberrifest" izaera komunitarioa duen jaialdia Donostian

Maiatzaren 13rako, ostirala, 16:30etik 19:30era, Udaberrifest” jaialdia antolatu dute Donostiako Udalaren Gazteria saileko Martuteneko Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Etxarriene Auzo Etxeak.

2016·05·13


Donostiako Udalaren Gazteria saileko Martuteneko Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Etxarriene Auzo Etxeak Udaberrifest” jaialdia antolatu dute, Loiolako Kultur Etxearekin batera. Jaialdia Martuteneko Arantzazuko Ama Ikastolako jolastokian izango da.

Udaberrifest, izaera komunitarioa duen jaialdia da eta auzoko haur, nerabe eta familiei zuzendutako ekimena da. Jaialdi honen bidez, birziklapena, bide-hezkuntza eta bizi-ohitura osasuntsuak balioan jarri nahi dira, eta aurten, elkartasun izaera ere izango du festak, Zaporeak elkartearekin kolaboratuko baita Greziako Chios irlan errefuxiatuen alde abian jarri duten proiekturako.

Jaialdian, hainbat ekimen aurrera eramango dira eta horietako asko antolatzeko, elkarlana sustatu nahi izan da auzoko eragileekin , hauei jaialdian laguntzera eta ekintzak antolatzera gonbidatuz.

Egitaraua:

  • Haurrek sorturiko miniaturazko hiria, trafiko seinale artistiko-sortzaileak, eta bide-hezkuntza eta bizikletaren erabilera sustatzeko panelak, zirkuitu bat osatuz.
  • Jolas erraldoiak (Birziklatu proiektua).
  • Bizikletarekin trebetasuna landu ahal izateko ginkana (Birziklatu proiektua).
  • Belaunaldi arteko bingoa, Martuteneko Gaztelekuko nerabeek antolatuta. 
  • Hamma tailerra, Txomin Eneako Haurtxokoaren eskutik. 
  • Bizikletetan doikuntzak egiteko postua, C.C. Martuteneren eskutik. Bertan zulaketak konpondu, gurpilak puztu, gurpilak zentratu eta bizikletaren hainbat zati koipeztatzeko aukera egongo da. Gainera elkartearen inguruko informazio postu bat ere egongo da. 
  • Ergometroekin lehiaketa. 
  • Mural bat margotzea, Martuteneko Haurtxokoaren, Gaztelekuaren eta Etxarriene Auzo etxearen eskutik. 
  • Airetiko argazkia. Jaialdian parte hartzen dutenek, drone bidez aterako den argazki komunitarioan parte hartzeko aukera izango dute. 
  • Iker Goenaga eta Martuteneko triki- eta pandero-ikasleen musikarekin girotzea. 
  • Askari-postua, Martuteneko elkarte gastronomikoen eskutik, Gaztelekuko gazteen laguntzarekin. 
  • Zaporeak elkartearen informazio eta material salmenta puntua. 

Informazio +