Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

"Uda 2016" kirol jolasen eskaintza zabala Haur eta Gazteentzat

Eskalada, Stand Up Paddle, hondartzako errugbia, surfa, hockeya, atletismoa eta xakea ere praktikatzeko aukera izango dago.

2016·05·18


Eskola-umeek kirola eta jarduera fisikoa egiten jarrai dezakete udan ere, eta gainera, kirol modalitate berriak egiteko aukera izango dute. 

Eskaintza Gipuzkoako udalen bidez izango da, eta natura-inguruetan egiten diren kirolak hartzen ditu: eskalada, Stand Up Paddle, hondartzako errugbia, surfa, hockeya, atletismoa eta xakea ere praktikatzeko aukera izango da.

UDA kanpainaren helburua da gaztetxoek kirola egiteko ohitura hartzea, bizitza osasuntsua izateko. 16 urteko eskola-umeentzako jarduerak dira. 

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamenduak diruz lagundu die ekimenean parte hartzen duten udalei. Gipuzkoako 52 udalerrik eskatu dute kanpaina honetan parte hartzea. Guztira, 45.000 plaza eskaintzen dira. Aurreko denboraldian, 31.782 eskola-umek hartu zuten parte, horietatik 15.182, neskak.

Interesatuak ikastetxeetan eta udal-kiroldegietako zerbitzuetan informa daitezke.

Informazio +