Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

#Izanezberdin, gaztetxoentzako programa berezia surfilmfestibalen

Ekainaren 17an, ostirala, arratsaldeko 18.00etan Tabakaleran (4º solairua). Film laburrak, hitzaldiak eta kontzertua!

2016·06·16


#izanezberdin,  Kutxa Fundazioak 12 urtetik gorako gaztetxoentzat duen ekimena, proposamen bikaina da.

Parte hartu duten neska-mutil gazteen film laburrak aurkeztuko dituzte Tabakaleran, ekainaren 17an. Saria da beren filma Antzoki Zaharreko saio batean estreinatzea. Sari-banaketaren ondoren, Nothing Box-en emanaldia izango da. Pop-rock alternatiboko banda Marcos Ubiriak (ahotsa eta kitarra), Koldo Bellosok (baxua eta koroak) eta Aitor Mansillak (bateria) osatzen dute.Programa

17:45 - 18:00: Ateen irekiera
18:00 - 18:10: #izanezberdin Filmak-en aurkezpena
18:15 - 19:00: Film laburren proiekzioa  
19:00 - 19:10: Irabazleen aukeraketa (epaimahaiaren bilera)
19:10 - 19:30: Mahai-ingurua
19:30 - 19:45: Film irabazleen berri ematea
20:00 - 20:30: Kontzertua eta itxiera

Informazio +