Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

“GURE MODURA” Gazteentzako ekimena Zarautzen

Bihar, abenduak 16, arratsaldeko 18.00etan, “Gure Modura” prozesuko lehenengo fasearen azken bilera ospatuko da.

2016·12·14


Bihar, abenduak 16, arratsaldeko 18.00etan, “Gure Modura” prozesuko lehenengo fasearen azken bilera ospatuko da Etxezabala eraikinean (Zarautz).

“Gure Modura” Gaztematikak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza eta Gazteria Sailek sustatutako proiektua da, Zarauzko Udalarekin elkarlanean.

Gazteekin batera lanketa egin nahi da, eurentzako izango den zerbitzua diseinatzeko. Proiektuak hainbat fase ditu eta duela hilabete jarri zen martxan lehen fasea, diagnostikoarena. Biharko bileran prozesuarekin aurrera egiteko borondatea ezagutu nahi da, gazteek euren moduko herritarrentzako zerbitzu publikoa sortzeko beharra sentitzen duten jakitea eta, hala bada, eratze prozesua nola antolatuko den erabakitzea. Ekimena irekia izango da eta, bertan, aurretik aipatu bezala, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zerbitzuen definizioaren inguruan erabakiak hartzeko aukera emango zaie.

Informazioa +