Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ZESATEZUE? Bideo-lehiaketa martxan

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, euskaraz egindako bideoak onartuko dira abenduaren 28a baino lehen

2018·12·17


Urtxintxa eskola-elkarteak Zesatezue? bideo-lehiaketa martxan jarri du. Lehiaketa honek helburu ezberdinak bete nahi ditu: batetik, gazteek euren egunerokoan eta sare sozialetan euskara erabiltzea, azken hauetan jarrera egokiak sustatuz. Eta bestetik, gazteen arteko harremanak erraztea, herri zein eskualde ezberdinetako gazteek elkar ezagutzea ahalbidetuz.

 

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

• Bideoak euskaraz izango dira.

• Lehiaketan 12-18 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute.

Bakarka edo taldeka aurkez daitezke.

• Bideoen iraupena gutxienez minutu batekoa izango da.

• Gaia librea da, beraz, gazteek nahi dutenari buruz hitz egin dezakete: kirola, aisia, lagunak…

Talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bideo aurkez ditzake eta pertsona bakoitzak talde ezberdinetan parte har dezake.

 

Nola parte hartu?

1. Mezu bat bidaliz komunikazioa@urtxintxa.eus helbidera. Bertan partaideen izen-abizenak jarri, harremanetarako telefono bat eta bideoaren youtubeko esteka agertuko dira.

2. Bideoa, Youtubera igotzean, horrela izendatu beharko da: “ZESATEZUE?: bideoaren izenburua”.

3. Gutxienez minutu bateko iraupena izango dute bideoek. Facebook-en, Instagram-en, Twitter-en… bideoak partekatu daitezke, #zesatezue traola erabiliz, bideoa erakutsi eta jendeak parte har dezan.

 

Abenduaren 28a baino lehen jasoko dira proposamenak. Jasotako bideoen artean, epaimahaikideek bi sari mota banatuko dituzte:

  1. Jendearen saria. Youtubeko bideoan “atsegin dut” gehien duten 2 bideoei emango zaie. 150€ ko saria jasoko du bakoitzak.
  2. Epaimahaiak adostutako saria: 300€ eta 250€ko sariak jasoko dituzte epaimahaiak aukeratzen dituen 2 bideoek (1. eta 2. sariak).

Informazio gehiago hemen.