Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zer da Gazte-txartela?

Gazte-txartelak 6 euroko tasa du eta titularrak 30 urte betetzen dituen hilabetearen epemugan iraungiko da.

2017·09·14


Gazteentzako diren beste txartelak ez bezala, Gazte-txartela Europan homologatuta dagoen bakarra da Euskadin. Horregatik, Gazte-txartela duten gazteek, eskaintzen dizkien abantailaz gozatzeaz gain, gainerako autonomia-erkidegoetako eta EYCAko kide diren Europako 38 herrialdeetako gazte-txartelenak ere balia ditzakete.

 

 

Zer eskaintzen du Gazte-txartela programak?

Gazte-txartelak gazteentzako jardueraren barruan abantailak eskaintzen ditu, hainbat modalitateren bidez:

  • Gazte-txartelaren packa.
  • Zozketak eta lehiaketak.
  • Bidaia-asegurua.
  • Abantailak Euskaditik kanpo.

Nork eskura dezake Gazte-txartela?

Gazte-txartela eskuratzeko nahikoa da 14-29 urte izatea eta Euskadin erroldatuta egotea, nahiz eta beste autonomia-erkidego batetik edo atzerritik etorria izan.

Eskuratu nahi duzu?

Sartu hemen.