Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zatoz haurtxokora! Zatoz gaztelekura!

Udako oporraldiaren ostean, Gipuzkoako haurtxokoek eta gaztelekuek euren ateak ireki dituzte. Hori dela-eta, Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak, lurraldeko udalekin elkarlanean, gonbidapena egin nahi die haur eta nerabe gipuzkoarrei zerbitzu horietara gerturatu eta bertan parte hartzeko.

2017·09·18


 
Haurtxokoek eta gaztelekuek gizartean dagokien lekua aitortu nahi diete, eskaintza ludiko eta hezitzaile baten bitartez, euren aisialdirako eskubidea bermatuz eta lagunekin egoteko leku bat eskainiz. Horregatik, zerbitzu horietan haurrak eta nerabeak dira protagonistak eta, hain zuzen ere,  martxan jarri berria den kanpainaren leloak haien munduaren aldeko aldarrikapen garbia egiten du:
 
Nire lekua, nire jendea, nire mundua.
 

Haurtxokoek eta gaztelekuek eskaintzen duten “berezko mundu” horretan, ondo pasatzeaz eta gozatzeaz gain, neska-mutilek parte hartzeko eta balioak garatzeko aukerak dituzte hezitzaile profesionalen laguntzarekin: gizartean murgiltzen dira, euren autonomia lantzen dute, besteekin egoten ikasten dute…
Espazio horiek beraienak dira eta, horregatik, zerbitzuak haien parte-hartzea sustatzen du, bai jarduerak proposatzean, bai antolatzean, eta baita garatzeko orduan ere.
 
HASI IKASTURTEA GUREKIN! 


Haurtxokoen eta gaztelekuen eskaintza 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat eta 12tik 17 urte arteko gaztetxoentzat da.  Halako 100 gune daude martxan lurralde osoan, 47 udalerri ezberdinetan kokatuta. Haurtxokoetan edo gaztelekuetan parte hartu, informazioa jaso edo izena emateko interesa dutenek herrian hurbilen kokaturik dagoen zerbitzura jo dezakete.  

Zerbitzuei buruzko informazio zehatza eskuratu daiteke, kanpainako webgunean: helbidea, harremanetarako datuak, ordutegia. 

Gipuzkoako "Haurtxokoa eta Gaztelekuak" sarearen denboraldi berria aurkeztu dute Aldundiko Gazteria eta Kiroletako Zuzendari Nagusi Goizane Álvarezek, eta Donostiako eta Zegamako Gazteria Zinegotzi Martin Ibabe eta Izaskun Igoak