Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zatoz haurtxokora! Zatoz gaztelekura!

Udako oporraldiaren ostean, Gipuzkoako haurtxokoek eta gaztelekuek euren ateak ireki dituzte. Hori dela-eta, Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak, lurraldeko udalekin elkarlanean, gonbidapena egin nahi die haur eta nerabe gipuzkoarrei zerbitzu horietara gerturatu eta bertan parte hartzeko.

2018·09·11


Haurtxokoek eta gaztelekuek lanean dihardute, haurtxoko eta gaztelekuen lana plazaratu eta beren balioa azpimarratzeko erronkari eutsiz. Taldean egotea, jolastea, elkarrekin bizitzen ikastea, aniztasunean heztea, haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzea, protagonistak izatea, harremanak euskaraz egitea… Asko dira haurtxokoen eta gaztelekuen eskaintzaren bitartez lantzen diren balioak, eta denak ezinbestekoak bizitzarako prestatzeko. Egun, Gipuzkoako 47 udalerritan, 100 gune daude eta bertan 230 hezitzaile profesional ari dira lanean.

Hemen gu geu gara. Nire lekua. Nire jendea. Nire mundua. 

Haurtxokoek eta gaztelekuek eskaintzen duten “berezko mundu” horretan, ondo pasatzeaz eta gozatzeaz gain, neska-mutilek parte hartzeko eta balioak garatzeko aukerak dituzte hezitzaile profesionalen laguntzarekin: gizartean murgiltzen dira, euren autonomia lantzen dute, besteekin egoten ikasten dute…

Espazio horiek beraienak dira eta, horregatik, zerbitzuak haien parte-hartzea sustatzen du, bai jarduerak proposatzean, bai antolatzean, eta baita garatzeko orduan ere.

HASI IKASTURTEA GUREKIN!

Zerbitzuei buruzko informazio zehatza eskuratu daiteke, kanpainako webgunean: helbidea, harremanetarako datuak, ordutegia.

www.gipuzkoangazte.eus/eu/haurtxokoak-gaztelekuak

Gipuzkoako "Haurtxokoa eta Gaztelekuak" sarearen denboraldi berria aurkeztu dute Aldundiko Gazteria eta Kiroletako Zuzendari Nagusia den Goizane Álvarezek, eta David Rosco, Urnietako gizarte saileko zinegotziak, eta Patricia Arrizabalaga, Eibarko gazteria zinegotziak.