Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zabalik dago indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo bat sortzea helburu duen tailerrean parte hartzeko epea, Donostiako Kontadores Zentroak antolatuta

18-30 urte bitarteko gazteentzat da, eta hiru fase ezberdinetan garatuko da

2018·12·26


Donostiako Udaleko Berdintasun eta Gazteria sailek, indarkeria matxistaren prebentzio eta esku-hartze protokolo baten bitartez gai honi buruzko sentsibilizazio prozesu bat bultzatu nahi dute. Hori dela-eta, esperientzia pilotu bat sortuko dute urtarriletik aurrera, udal-gaztelekuetako hezitzaile zein erabiltzaileekin batera, fase ezberdinetan garatuko dena. Ekimen honek helburu hauek ditu:

1. Indarkeria matxistari buruzko sentsibilizazioa handitzea.

2. Gaztelekuetan eta Kontadores Gazte Zentroan ematen diren indarkeria matxistako egoerak identifikatzen laguntzea.

3. Indarkeria matxistako egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea.

 

Datak:

  • Urtarrilaren 9a, 16a, 23a (asteazkenak) – 17:00-20:00 – Formakuntza
  • Urtarrilaren 30a (asteazkena) – 16:00-20:00 – Protokoloaren sorrera
  • Martxoaren 7a (osteguna) – 17:30-19:30 - Bateratzea

Plazak: 20 pertsona

Prezioa: Doan

Izena emateko eta informazio gehiagorako, hemen.