Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Your first EURES job

Europan lana bilatzeko diru-laguntzak.

2017·02·15


Deialdia egiten duena: EURES - SEPE

Baldintzak:

  • 18 eta 35 urte bitartean izatea.
  • EBko Estatu batekoa izatea (edo Noruega edo Islandiakoa).
  • Aurretik aipatutako herrialdeetako batean legalki bizitzen egotea eta beste herrialde batean lana bilatzen egotea.
  • EURES sarearen bitartez lana eskatzea. Lan hori gutxienez 6 hilabetekoa izan behar da eta behintzat asteko jardunaldi arruntaren %50ekoa izan beharko da.

EURESek honako ekintzetarako laguntzak ematen ditu:

  • Europako beste estatu batean lan-elkarrizketa bat egiteko desplazamenduak.
  • Europar herrialde batean lana aurkitu duzunean, bertarako bidaia edo aldi baterako alojamendua.
  • Titulua dagokion Europar herrialdean ontzat emateak ekarri ditzakeen gastuak.
  • Estatu horretako hizkuntza ikasteko ikastaro trinkoak, betiere zure lan berria garatzeko lagungarria bada.
  • Beharrizan bereziek sortutako ez-ohiko laguntzak, justifikatuta dagoenean.  
  • * Laguntzak ekintza hauek burutu baino lehen eskatu behar dira.

Epea: Ez dago epe zehatzik. Laguntzak EURES lana eskatzean eskatu daitezke

Kontaktua: EURES Ikusi webgunea