Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Unesco Etxeak abian jarri du “Eman minutu 1 INTERKULTURAren alde” bideo-lehiaketa

Giza eskubideekin loturiko minutu bateko ikus-entzunezko ekoizpenak onartuko dira

2018·11·30


Unesko Etxeak “Eman minutu 1” bideo lehiaketako 9.edizioa martxan jarri du. Aurten, Interkulturaren gaiarekin loturiko ikus-entzunezko piezak onartuko dira. Beraz, parte-hartzaileek honako gaiak kontuan hartu beharko dituzte euren lanak garatzerakoan: aniztasuna eta kulturartekotasunean elkarrekin bizitzeko eskubide pertsonala; tolerantzia eta berdintasuna; edota balioetan oinarritutako hezkuntza, pertsonek desberdintasunen kausak uler ditzaten.

Aurkeztutako piezek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 27. artikulua izango dute oinarri:

  • Pertsona orok du eskubidea elkarteko kultur ekitaldietan aske parte hartzeko, artelanez gozatzeko, eta zientzia-aurrerakuntzan eta horri darizkion irabazietan parte hartzeko.
  • Zientzia, literatura edo arte mailan egindako lanen egile diren pertsona guztiek dute, horregatik, dagozkien interesak eta materialak babes dakizkien eskubidea.

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu, bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4). Piezak bidaltzeko azken eguna 2019ko urtarrilaren 31 da.

Informazio gehiago hemen.