Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Txostena: 'Haurrak mundu digitalean (Unicef)'

UNICEF erakundearen Haurren munduko egoera: haurrak mundu digitalean txostenak teknologia digitalak haurren bizimodu jada nola aldatu duen eta zein aukera ematen dituen aztertzen du.

2018·02·16


Txostenak, arriskuaz ohartarazteaz gain, belaunaldi digitalak hezteko guztiok dugun erantzukizunaz hitz egiten du.

Gainera, garrantzitsua da kontuan hartzea teknologiaren erabilera arduratsu baterako hezkuntza aktiboa eta, adingabeak etorkizunean moldatu ahal izan daitezen, beharrezkoa izango duten prestakuntza ematea, modu zuzen, solidario eta arduratsu batean.

Txostenaren arabera, “egoki baliatzen bada eta maila unibertsalean guztion eskura badago, teknologia digitalak aldatu egin dezake atzean geratu diren haurren egoera –pobreziaren, arrazaren, jatorri etnikoaren, generoaren, ezgaitasunaren, luku-aldaketaren edo isolamendu geografikoaren ondorioz‑, aukera ugarirekin konektatuko dituelako eta mundu digital batean arrakasta izateko behar dituzten gaitasunez hornituko dituelako.

Baina, teknologia digitalaren eskuragarritasuna handitzen ez badugu, arrakala berriak sor daitezke, haurrei beren ahalmen guztia lortzea eragotziz.”

 

Beraz, UNICEFek ekintza azkarrago bat, inbertsio egokituak eta kooperazio handiagoa defendatzen ditu, haurrak mundu konektatuago batean jasan ditzaketen kalteetatik babesteko; eta aldi berean, aro digitalaren aukerak aprobetxatzera animatzen du, haur guztien mesederako.

GOMENDIOAK 

Amaitzeko, txostenak lehentasunezko hainbat ekintza eta zenbait gomendio biltzen ditu

  • Gizarteak digitalizazioaren boterea babes gutxien duten haurrei mesede egiteko nola aprobetxa dezakeen eta pertsona ahulenak babesteko kalteak nola murriztu ditzakeen ikusteko praktikak.
  • Haurrei kalitate handiko on line baliabideak eskuratzeko modua ematea.
  • Haurrak on line kalteetatik babestea.
  • Haurren pribatutasuna babestea.
  • Alfabetatze digitala erakustea haurrak on line informatuta, konprometituta eta seguru egon daitezen.
  • Sektore pribatuaren boteresa aprobetxatzea haurrak on line babestuko dituzten eta onura ekarriko dieten arauak eta praktikak sustatzeko.
  • Haurrak politika digitalaren ardatzean jartzea.

 

 

BIDEOA: #NOSEASESTRELLA

 

 

Gainera, UNICEFek bideo bat egin du, adingabeek mundu digitalean pribatutasuna zer den ulertzearen garrantziaz kontzientziatzen laguntzeko.

#NoSeasEstrella kanpaina da

 

Bideoak erakusten du profil publiko batean partekatutakoak guri buruzko informazio asko ematen duela.