Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Turislan II 2018ko otsailaren 26 eta 27an egingo da Ficoban

Otsailaren 8tik 18ra arte aurkituko dituzu hemen argitaratutako lan-eskaintzak, bakoitzaren betekizunak eta baldintzak.

2017·02·15


Turislan topagune bat da, enplegua bilatzen ari direnen eta turismo-sektorean zerbitzua hobeto emateko langileak kontratatu behar dituzten enpresen artean egiten dena.

Enplegua bilatzen ari direnei zuzenduta egoteaz gain, plataforma ezin hobea ere bada turismoaren sektorean garapen profesionalerako zer gaitasun duten jakin nahi duten pertsonentzat eta turismoaren sektorean lanean hasteko orientazioa behar duten ekintzaileentzat.

Gainera, turismoaren sektorean berariazkoa den enplegu-azoka hau turismoaren sektoreko gai interesgarri nagusiei buruz eztabaidatzeko eta ezagutzak trukatzeko gunea ere bada. Aurten, Turislan II topaguneak bereziki azpimarratu nahi ditu Gipuzkoan turismoaren sektorea garatzeko ezinbestekoak diren bi alderdi: PRESTAKUNTZA eta JASANGARRITASUNA.

Enplegu-eskaintzak

Otsailaren 8tik 18ra arte aurkituko dituzu hemen argitaratutako lan-eskaintzak, bakoitzaren betekizunak eta baldintzak.

Zure Curriculum Vitae bidali ahal izango duzu aipatutako datetan, azokara joan aurretik.

Informazio +