Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Tolosako Udalak nerabeen kezkak argitzeko plataforma aurkeztu du

Tolosako Prebentzio Mahaiak sortu duen plataforma digitala, Udalaren webgunean dago eskuragarri eta neska-mutilen zalantzak eta arazoak konpontzeko helburua du.

2017·10·20


Eragile desberdinek elkarlanean jarri dute martxan proiektua: Udaleko prebentzio- eta gazteria-teknikariek, eskoletako ordezkariek (Herrikide, Laskorain eta Orixe), Osasun Saileko eta Osakidetzako langileek, Topaguneko hezitzaileek eta kale-hezitzaileek, Berdinsex zerbitzuko aholkulariak eta AECC elkarteko ordezkariek.

 

Guztiek bat egin dute prebentzio-mahaiaren balioa azpimarratzerakoan: «Duela bi urte eta erdi hasi ginen lanean, eta Tolosan lehen aldiz ari gara gazteriaren inguruko gaiak osotasunean jorratzen, modu integralean», azaldu du Nerea Cereceda gazteria-teknikariak.

 

Teknologiak gazteei kezkak argitzeko bidea erraztuko zuela baloratu zuten eta, horregatik, plataforma digitala martxan jarri zuten.

 

Webguneak 4 atal ditu:

  • SEXUALITATEA

  • DROGAK ETA MENPEKOTASUNA

  • GORPUTZAK EZAGUTU ETA MAITATU

  • BOTEPRONTON (gainerako ataletan sartzen ez diren galderak egin ahal izango dituzte)

 

Plataforma digitalak irudi propioa du. Lehiaketa baten bitartez aukeratu dute irudia, eta generoaren gaia nahiz gazteen zalantzak tratatzeko moduagatik aukeratu du epaimahaiak.