Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

TOLOSA: nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldea

2017·05·12


TOLOSA: nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldea

Tolosako udala eta Tolosaldeko osasun-zerbitzuak bultzatutako proiektua da, 2015-2016 ikasturtean sortua. Helburu nagusia da nerabeen behar eta kezkei erantzutea, hau da, ikuspuntu/erantzun osatu eta integrala ematea profesional desberdinen ikuspuntu eta ezagutzatik.

Udalean lana egiteko modu berri baten hasiera ekarri du lan-talde honen sorrerak; departamentuen barnean dinamiken aldaketa, baita administrazio ezberdinen arteko sinergien batura ere. Zeharkakotasuna du oinarri eta administrazioen arteko integrazioa, koordinazioa, kooperazioa eta komunikazioa hobetu ditu.

Taldea hilean behin biltzen da eta honako teknikariek osatzen dute: Udaleko gazteria, berdintasun eta prebentzioko teknikariek, ikastetxeetako zuzendariek, osasun-saileko hainbat profesionalek, kale-hezitzaileek, Topaguneko hezitzaileek, Minbizi elkarteko teknikariek eta, gaiaren arabera, aditu desberdinek.

Oraingoz, jorratu diren gaiak honako hauek dira:

  • Suizidioaren gaia eta dolua.
  • Eskualdeko psikiatria zebitzuak 2 saioko prestakuntza eskainita, nerabeekin zuzenean lanean diharduten profesionalei eskainia. Gainera, antzezlan bat eskaini zitzaien DBHko ikasle guztiei.
  • Minbiziaren aurkako eguna (AECC martxan egun), osasun-arloarekin zerikusia zuena.
  • Botiltzarraren gaiari aurre egiteko esku-hartzeak.

Gainera, gazteen behar eta kezkei erantzuna emango dien plataforma digitala sortzen ari dira. Plataformaren irudia eta leloa sortzeko, lehiaketa bat egin dute 12-18 urte bitarteko gazteentzat. Honela prozesuan nerabeen parte-hartzea bermatu dute. Plataforman honako gai hauek jorratuko dira: sexualitatea, adikzioak, gorputza ezagutu eta maitatu. Gainera,  nerabeen intereseko beste edozein gai ere jaso ahal izango da, Bote pronton izeneko atalean.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Nerabeen beharrei erantzuna ematen die; helburua da nerabeei bere osotasunean erantzuna ematea, erantzun bateratu eta sistema berritzaile baten bidez.
  • Proiektu partekatua da, koordinazioa eta zeharkakotasuna ardatz dituena. Beharrak komunitatean lantzeko asmoa du xede.
  • Efizientea da: etengabe hobetzeko lanean ari dira. Antolaketari dagokionez, adibidez, aurrerapauso bat eman da. Ez da soilik nerabeen erantzunetan zentratu, erantzun integratua sortu da. Bide berriak jorratzen dira; azkena, nerabeei aholkularitza zuzena ematen dien online plataforma.

Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena TOLOSA: nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldea
Urtea 2015-16
Argitaratze-lekua Tolosa
Praktikaren helburuak Helburu nagusia da Tolosako nerabeei erantzun integratu bat ematea, departamentu eta zerbitzu guztien parte-hartzea integratuz.
Nori zuzendua Tolosako nerabeei zuzendua dago, 12-18 urteko neska-mutilei.