Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Tailerra: Indarkeria matxistaren inguruko begirada zabaldu. Gazteekin prebenitzeko estrategiak identifikatu

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Indarkeria matxistaren inguruko begirada zabaldu. Gazteekin prebenitzeko estrategiak identifikatu’ tailerra. Izena emateko epea zabalik

2018·02·19


Alixe Rodriguezek eta Idoia Legarretak (Zirrikitu Koop. Elk. Txikia), Berdintasunerako, hezkidetzarako eta indarkeria matxistaren prebentziorako adituek, prestatu eta emango dute tailerra.

 


Tailerraren helburuak honako hauek dira:

  • indarkeria matxistaren testuinguru teorikoa aztertzea,
  • gazteen eguneroko indarkeria matxistaren adierazpenen identifikazioa egitea,
  • gazteen artean norbanakoen eta kolektiboaren botere-ahalmeneko prozesuak sortzeko edota indarkeria matxistari aurre egiteko, estrategiak identifikatzea.

Tailerrean 2 edizio egingo dira:

  • 2018ko lehenengo edizioa
  • Noiz: Bilbon, 2018ko martxoaren 9an eta 16an

------------------------

  • 2018ko bigarren edizioa
  • Noiz: Bilbon, 2018ko apirilaren 10ean eta 24an
  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Ordutegia: 09:30etik 13:30era 
  • Ikastaroa DOAKOA izango da, baina aurrez izena eman behar da.

-Izena emateko epea: 2018ko otsailaren 8tik 22ra