Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

SmartBerri, mugikorrez egindako erreportajeen lehiaketa

Oso-osorik smartphonearekin egindako ikus-entzunezko erreportajeak izan beharko dute.

2018·01·19


SmartBerri ikus-entzunezko kazetaritzaren euskarri eta lanketa berriei ateak zabaltzeko sortu den lehiaketa da. Eitb komunikazio-taldeak deitu du, EHU/UPVrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan.

Smartphonearekin egindako ikus-entzunezko erreportajeak aurkeztuko dira bertan. Gutxienez, minutu eta erdi iraun behar dute eta, gehienez, hiru minutu. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz edo gaztelaniaz izango dira eta lehiaketan parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 18 urtekoa izango da.

Sariei dagokienez honakoak dira:

  • 1. saria: plaka oroigarria eta 1.499 euro
  • 2. saria: plaka oroigarria eta 499 euro
  • 3. saria: plaka oroigarria eta 199 euro

Lanak otsailaren 15eko 24:00etara arte aurkeztu ahalko dira. Parte-hartzaileek esteka hau erabili beharko dute erreportajeak igotzeko: www.eitb.eus/smartberri

 

Informazio gehiago