Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Proiektua: Ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko lankidetza.

Zailtasun eta desparekotasun egoeran dauden nerabeen artean gauzatu da.

2017·09·25


Kultura eta Lankidetzako Departamentuaren ekimena da Gipuzkoa Coopera ekimena, zeinaren bidez artearen, kulturaren, zientziaren, kirolaren eta gastronomiaren alorreko Gipuzkoako ospe handiko sei erakundek lankidetzako proiektu bana garatuko baitute. Hauetxek dira erakunde horiek: Karlos Argiñanoren Aiala Ostalaritza Eskola, Kukai Dantza Taldea, CICC Tabakalera, Material Phisics Center, Real Sociedad Fundazioa eta Zinemaldia.

Proiektua Donostiako Zinemaldiaren eta INCAAen (Argentinako Zinegintza eta Ikus-entzunezko Arteetako Institutu Nazionala) artean gauzatu da, zailtasun eta desparekotasun egoeran dauden nerabeen artean ikus-entzunezkoan ezagutza eta sorkuntza bultzatzeko. Adierazpide horrek eta bizimodu horrek aldaketaren eragile bilaka baititzake gazte horiek beren komunitateetan, adierazpen artistikoaren bidez.

 

Ekimen honen bitartez Foru Aldundiak Gipuzkoako gizartera zabaldu nahi du Garapenerako Lankidetzan elkarrekin lan egiteko erantzukizuna eta aukera, Gipuzkoan erreferente diren erakunde eta entitateetatik hasita, horiekin ez baita orain arte horrelako gairik landu.