Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Plaza hutsak Euskadiko auzolandegietan

Eskaera egiteko 945.01.95.36 eta 945.01.95.01 telefonoetara deitu.

2017·06·13


Uda honetan gizartean proiekzioa duen eta, ingurumenaren, elkartasunaren eta lankidetzaren arloan, bai eta beste arlo batzuetan ere, komunitateari onura ekarriko dion lan bat egiten lagundu nahi duzu?

Horrela bada, plaza hutsak daude Euskadiko auzolandegi hauetan:

Araba

  • Agurainen, Pedroko hezegunea berreskuratzeko, uztailaren 17tik 31era.
  • Arraia-Maeztun, San Ildefonso asfaltoen fabrikaren indusketa arkeologikoan, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra.
  • Bilarren, Arabako Errioxan, galtzada bat berreskuratuko da uztailaren 17tik 31ra.

Bizkaia

  • Galdamesen, San Gines bidea egokitzeko, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra.
  • Lekeition, hirugarren adinekoentzako animazioan Uribarren Abaroa egoitzan, uztailaren 17tik 31ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 14ra.
  • Lemoan, memoria historikoari buruzko nazioarteko auzolandegia gauzatuko da: Gerra zibila Lemoatxen, uztailaren 17tik 31ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 14ra.

Gipuzkoan

  • Bergaran, Mizpirualde egoitzan egingo den belaunaldi trukaketan parte hartu, uztailaren 3tik 17ra.
  • Tolosan, Uzturreko bainuak berreskuratuko dira, uztailaren 3tik 17ra eta 17tik 31ra.

Animatu eta izena eman!