Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoan Gazte Tour: Parrapas, Ba!Goaz-eko protagonistak, Twin Melody eta DJ Txurrurekin batera PSK taldeko dantza masterclass-a

Kontzertuak, abenduaren 15ean, arratsaldean, Eibarko Astelena pilotalekuan izango dira. Sarrerak 5€ balio du. PSK taldeko dantza masterclassa, bestalde, goizean izango da, dohainik, Ipurua Kiroldegian.

2018·11·22


GIPUZKOANGAZTE TOUR – EIBAR - ABENDUAK 15

Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25 urte) kultura-programazio bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Aurreko emanaldiak Azpeitian, Arrasaten eta Irunen egin ondoren, oraingo honetan programak Hondarribin egingo du geldialdia, bertako Udalarekin lankidetzan, eskaintza zabala eta gaurkotua aurkeztuz.

15 ABE

GipuzkoanGazte Tour: Parrapas, Ba!Goaz-eko protagonistak, Twin Melody eta DJ Txurrurekin batera PSK taldeko dantza masterclass-a

MASTERCLASS DANZA
Lekua: Ipurua Kiroldegia
Ordutegia: 11:00

Sarrera: Doan (Izen-ematea Pegora Bulegoan)

 

 

 

EMANALDIA
Lekua: Astelena Pilotalekua
Ordutegia: 18:00
Sarrera: 5 €

 

 

 

MASTERCLASS DANZA – Ipurua Kiroldegia (11:00)

 

PSK – DANTZANGO!

PSK (Pauso-K Dance Studio) Irunen dagoen dantza-eskola bat da, dantzaren diziplina ezberdinak irakasten dituena (klasikoa, modernoa…). Bertako irakasle zein koreografoak Dantzango! telebista-saioko koreografien diseinatzaile gisa aritu dira.

 

GIPUZKOAN GAZTE TOUR

Astelena Pilotalekua  (Eibar) – 18:00

SARRERA 5€.

18:00  PARRAPAS TALDEA

Parrapas Erromeria taldea orain dela urtebete sortu zen, 16 eta 18 urte bitarteko Eibar eta Ermuko 5 gaztek osatuta.

Lehenengo kontzertua hasi eta bi hilabetetara jo zuten, eta hortik aurrera alde batetik bestera ibili dira euren giroa hedatzeko asmoz. Poliki-poliki talde profesionalago bat sortzea dute helburu, kontzertuen bidez esperientzia desberdinak sortuz.

Euren “etiketa” erromeria da, euskara bizi eta hedatu nahi dutelako, baina estilo ezberdineko kantak jotzen dituzte, betiere horien mezuaz jabeturik. 

www.instagram.com/parrapaserromeria

 

19:00 BAGO!AZ TALDEko PROTAGONISTAK

Beñat Arizabaleta, Ane Rot, Irati Morales, Aritz Elustondo , Amaiur eta Udara Zubillaga, Bago!az telebista-saio musikaleko protagonistak dira. Sei euskal talentu gazte hauek oholtza gainean ehuneko ehuna ematera ohituta daude. Horrez gain, ezagutzeko aukera ematen dute kontzertuen ostean, meet & greet delako zonaldean.

 

EMANALDI NAGUSIA

20:30 TWIN MELODY

Paulak eta Aitanak 5 milioi jarraitzaile baino gehiago dituzte Tik Tok, Youtube eta Instagram-en gaur egun. Bikiak diren bi ahizpa ordiziar hauek sare sozialetan sekulako arrakasta lortzen hasi ziren, beste artista ezagunen abestiak bertsionatuz. Telebista saio ezberdinetan parte hartu dute euren talentua erakutsiz (Bago!Az, Goazen! Telesaila). Orain dela gutxi aurreneko diskoa kaleratu dute “Twin Melody” izenarekin.

www.instagram.com/twin_melody/

 

21:00 DJ TXURRU

Publikoarekin konektatzeko ahalmen berezia du Egoitz Txurrukak “Txurru”.  Duela 3 urte hasi zen irratian (Euskadi Gaztean) eta 2 urte daramatza DJ lanetan toki ezberdinetako festak girotzen.