Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Martxan da Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 deialdia

6 proiektu aukeratuko dira musika eta arte eszenikoen diziplinan aurkezten diren proposamenen artetik

2018·01·09


Musika, antzerkia eta arte eszenikoak gogoko dituzu? Bakarrizketak egitea gustatzen zaizu? Maketa bat duzu? Hau izan daiteke zure aukera! Bidal iezaguzu zure lana eta, aukeratua bazara, Gipuzkoa osoan zehar kontzertuak eta emanaldiak izateko aukera izango duzu! Parte hartu!

GFAren “Katapulta Tour Gipuzkoa” programak deialdi bat egin nahi du 2018an Gipuzkoan egingo diren musikako eta arte eszenikoetako formatu txikiko emanaldietan parte hartuko duten artistak aukeratzeko.

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitua Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzen laguntzeko sortu zen. Era berean, lurraldeko kultura dinamizatzea du xede, eta baita kultura-programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna bultzatzea ere.

Hautatutakoei Gipuzkoako gune desberdinetan hiru emanaldi egiteko aukera eskainiko zaie. Gainera, emanaldi bakoitzeko 400 euroko diru-laguntza izango dute eta artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa ere eskainiko zaie.

Izena emateko epea urtarrilaren 22ra arte izango da. Bai izena ematea, bai zirkuituaren Informazioa guztia hemen aurki dezakezu.