Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Martxan da Europako Elkartasun Kidegoa

Injuvek eta Europar Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzak Europako Elkartasun Kidegoa aurkeztu dute. Honek barnean hartzen ditu gazteen voluntario-lana eta enplegua.

2018·01·07


Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batzordearen ekimena da eta Estatuan Injuveren bitartez ezarriko da, autonomia-erkidegoekin eta Gazteria Kontseiluarekin lankidetzan. Programa elkarren osagarri diren bi alderdi ditu: boluntario-jarduerak eta lanerako jarduerak.

Boluntario-lanak beste herrialde batean arduraldi osoko borondatezko zerbitzu bat emateko aukera eskaintzen die gazteei. Gainera, gero ezarriko diren lekuetan aldaketa onuragarria ekarriko duten planak diseinatu eta zuzendu ahal izango dituzte. Kasu horretan, ez dute ordainsaririk jasoko, baina, programaren arabera, bestelako laguntza batzuk jasoko dituzte, esate baterako, garraioa, ostatua, jatorduak, osasun-asegurua eta egonaldiko gastuak ordaintzeko dirua.

 

Lanari dagokion alderdia pixkanaka sartuko da erakunde publikoekin, GKE-ekin eta esparru honetan aritzen diren enpresa aktiboekin elkartuz. Jarduera hauetan parte hartzen duten gazteek lan-kontratua izango dute eta ordaindu egingo zaie, dagokion herrialdean indarrean dauden soldata-araudiaren eta hitzarmen kolektiboen arabera.

Programan Europar Batasun osoko eta honekin lotutako beste herrialde batzuetako 17tik 30 urtera bitarteko gazteek parte har dezakete, 2 eta 12 hilabete artean, Europako komunitateei eta, oro har, herritar guztiei onura ekartzen dieten proiektuetan.

  • Iturria: Injuve

Informazio gehiago: 

 

INJUVE

Europa.eu