Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Lehiaketa. Noiz edo zertarako erabili duzu Gazte-txartela?

Gazte-txartela noiz eta zertarako erabiltzen duzun Instagram-en erakusteak saria izan dezake.

2017·10·10


Urrian zehar, Gazte-txartela erabiltzen duzun bakoitzean, ohiko abantailez gozatzeaz gain, sekulako saria irabazteko aukera izan dezakezu.

Nola hartu dezakezu parte?

Argazkia zure Instagram profilera igo behar duzu honako bi traola hauek erabiliz: #gaztetxartela eta #erabili duzun tokiaren izena. Ez ahaztu @gazteaukera-ren jarraitzailea izan behar duzula eta argazkian etiketatu. Nahi dituzun irudi guztiak igo ditzakezu; hori bai, argazkia zuk zeuk egina izan behar du urriaren 2tik azaroaren 2ra bitartean.

Ezinbestekoa da Gazte-txartelaren titularra izatea eta Gazteaukera-ren Instagram-eko jarraitzailea izatea.

Zein da saria?

Lehiaketako irabazlea Port Aventurara joango da Eroski Bidaiak-en eskutik. Sariak barnean hartzen ditu bi lagunentzako 8 eguneko (7 gau) egonaldia Costa Dauradan, pentsio erdian (alojamendua, gosaria eta afaria) eta, egun baterako, parkerako sarrerak. Saria 2018an erabili ahal izango da, baina ez tarte hauetan: uztailaren 11tik irailaren 15era, martxoaren 26tik apirilaren 8ra, eta abenduaren 20tik 31ra.

Informazio gehiago hemen.