Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Legebot: lan-baldintzen inguruko galdera juridikoak erantzuteko tresna

EHU eta Deustuko Unibertsitateetako gazte batzuek garatutako laguntzaile birtuala da, gazteen lan-arloko zalantzak argitzea helburu duena

2018·12·19


Legebot, inteligentzia artifiziala erabiliz, herritarren lan-arloko kontsultak modu erraz eta ulergarrian erantzuteko tresna da, EHU eta Deustuko Unibertsitateko ikasle batzuk sortua. Laguntzaile birtual honek, Apple-eko “Siri” ezagunaren antza du, eta herritarrek dituzten lan-eskubide eta -betebeharren inguruan informatzea du helburua. Erabat doan, eta deskargatu gabe, erraza da laguntzailea erabiltzen: herritarrak, txat moduko batean sartuta, galdera bota eta momentuan jaso dezake Legebot-en erantzuna, era ulergarrian.

Gizartean identifikatutako lan-arazoak konpontze aldera sortu dute sustatzaileek Legebot. Izan ere, Europar Batasuneko eta ELGA Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen datuen arabera, soldatapeko lanaren prekarizazioak gehien eragindako herrialdeen artean dago Espainiako estatua. Egoera horrek, gazteei eragiten die batez ere. Horren harira, egitasmoaren lehen fase honetan, eta laguntzailea hobetze aldera, ezinbestekoa da haien parte hartzea. Horretarako, gazteak whatthelaw.io webgunean sartu beharko dira, eta aplikazioari galderak egin beharko dizkiote. Horrela, laguntzaileak zalantzekin eta egungo galderekin lan egiteko aukera izango du, tresna hobetzen lagunduz.