Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Larunbatean, urriak 27, martxan jarri zen Zaletu egitasmoa Tolosa, Amezketa, Ibarra, Eibar eta Donostian.

Zaletu Fest! ekitaldiak egin ziren urriaren 27an, 16 eta 18 urteko gazteei programa aurkezteko.

2018·10·31


Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak ZALETU egitasmoa martxan jarri du, bost udalekin elkarlanean, 16 eta 18 urte bitarteko gazteengana iristeko asmoz. Gaztematikak, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistema publikoak, bultzatuta, egitasmo honek laguntza eskainiko die nerabeei beren autonomiarako bidean, hezkuntza ez-formalaren bidez.

Adin-tarte horretako gazteen zaletasunak garatzeko asmoa duen proiektu berritzaile honi hasiera emateko, Zaletu Fest! ekitaldia antolatu zen pasa den larunbatean, urriaren 27an. Ekitaldira gerturatu ziren gazteek gogotsu parte hartu zuten.

Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxera hurbildu zirenek bertan eskainitakoa gustuko izan zutela adierazi zuten, eta hurrengo hitzordura, azaroaren 3kora, gerturatzeko asmoa adierazi zuten.

Tolosa Fest! ekitaldian, Tolosakoez gain, Amezketa eta Ibarrako hezitzaileek ere parte hartu zuten; hau da, guztira, 5 profesional izan ziren bertan gazteekin.

Lehen orduan luncha eskaini eta informazioa banatu zen eta, ondoren, DJ Litter Martin Selektah-ren kontzertua izan zen. Azken orduan, DJak bi rapero ekarri zituen eta orduan, Ziribulo System izan zen.

Eibarren, berriz, lehen saioa atzeratu egin behar izan dute, eta hurrengo egunetan jakingo dugu data zehatza.

Proiektua aurkezteko lehen saio horien ondoren, beste batzuk antolatuko dira egitasmoaren barruan interesa adierazi duten gazteentzat.

Era honetan, nerabeen parte-hartzea bultzatu eta euren behar espezifikoak ezagutuko dira. Lehen edizio honen ondoren, adin horretako gazteentzat erakargarria den eta beraiekin landuko den eskaintza hori Gipuzkoako gaztelekuetara zabaldu nahi da.